[EGITARAUA]: Oihan Vega Mallabiko inauterietan

Anboto 2026ko urtarrilaren 30a

Artxiboko irudia.

Otsailak 7, zapatua

19:00 Txitxiburduntzia parkean. Txorizoa, ogia eta makila norberak eraman beharko ditu. Sua eta umeentzako edaria udalaren kontua. 

Otsailak 12, eguena

12:00 Eguen Zuri eguneko koplak abestuko dituzte eskolako haurrek herrian.

Otsailak 13, barikua

18:30 Petanka txapelketa herriko frontoian

Otsailak 14, zapatua

14:30 Mozorro bazkari autogestionatua herriko frontoian. Denok mozorrotuta!

17:00 - 20:00 Kale animazioa. DJ Track-a. 

Otsailak 17, martitzena 

14:45-15:45 Ekain pailazoa eskolan

16:30 Txokolatada herriko frontoian. Antolatzailea: Udala eta Guraso elkartea

17:00 - 20:30 Erromeria herriko frontoian. DJ Oihan Vegarekin

17:30 Playback - Mozorro lehiaketa

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!