Aurreko edizioetan legez, Mallabiaren eta mallabitarren inguruko jokoa izango da, eta herritarrek bost galderari erantzun beharko diete hilero. Denak ondo erantzuten dituenak zuzenean finalean parte hartuko du. Berdinketa egonez gero, zozketa bidez erabakiko da finalera nor pasatuko den. Final handia ekainean izango da.
Parte hartzeko galdera-orriak herriko denda, taberna eta komertzioetan ipintzen dituzte eskuragarri, besteak beste. Gura duenak leku horietan hartu ditzake orriak. Bestela, telefonoz ere bidali daitezke eratzunak, 663 07 04 92 zenbakira whatsapp mezu bat bidalita.
GALDERAK - URTARRILA
- Ze urtetan atera zen lehen aldiz kalera Drogetenitturri aldizkari?
- 1973an
- 1989an - Ze hamarkadatan hasi zen hedatzen Goitondo industrialdea?
- 1950ean
- 1970ean - Non jaio zen Maritxu Roteta, mallabitartutako abeslari sopranoa?
- Alkizan
- Durangon - Zein da Mallabia izenaren esanahia (ustez)?
- Bi maila
- Mendi arteko igarobidea - Itsasoaren mailatik ze alturatan dago Mallabia (herriko plaza)?
- 323m
- 175m