Mallabiko Udalak herriko hainbat gunetan asfaltatze-lanak burutu ditu, eta bide-segurtasuna hobetzea eta errepide horietan doazen ibilgailuentzako zirkulazioa leunagoa eta erosoagoa izatea bermatzea du helburu.
Lanak herriko hiru eremu zehatzetan garatu dituzte: Aitxu auzoan dagoen Arandoño baserrira doan sarbidean, Goitondobeko industriaguneko hainbat gunetan eta udalerriko erdigunean.
Lanen helburua bide-segurtasuna hobetzea da, eta 59.113,75 euroko aurrekontua dute.