Bueltan da 'Zapatuero' Mallabian, gazteentzako jarduera programa

M.Z. 2026ko urtarrilaren 22a

Artxiboko irudia.

4 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako aisialdi-programan parte hartu gura dutenek urtarrilaren 27ra bitartean eman dezakete izena. 

Mallabiko Udalak berriro ekingo dio 'Zapatuero' programari, herriko haur eta gazteei zuzendutako aisialdi-eskaintzari. Ekimen hau tailer, kultura eta kirol jarduera desberdinez osatuta egongo da, eta 4 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteek parte hartu ahalko dute. 

Udaletik jakitera eman dutenez, gizarte kohesioa sustatu, euskararen erabilera indartu eta berdintasuna, inklusioa, sormena, osasuna eta teknologiaren erabilera arduratsua bezalako balioak bultzatzea du helburu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!