Mallabiko Udalak prentsa ohar bidez herritarrei gogorarazi die auzo-taxi zerbitzua erabiltzeko beharrezkoa dela identifikazio-txartela eskatzea. Udaletik jakitera eman dutenez, txartela pertsonala eta besterenezina dela, eta 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean izango duela balioa.
Hori horrela, zerbitzu hau erabili gura duenak txartela eskatu edo berritu beharko dute. Horretarako udaletxeko bulegoetara joan beharko da eta honako agiri hauek aurkeztu: NANaren fotokopia eta argazki bat (gidabaimen tamainako argazkia).
Ordutegia eta telefonoa
Auzotaxi zerbitzua herrigunetik auzoetara eta auzoetatik herrigunera joateko zerbitzua da. Eta honako ordutegi hau du: astelehenetik barikura 7:30etatik 20:00etara. Zapatu, domeka eta jai egunetan 9:00etatik 14:00etara. Interesatuek 3 euro ordainduta erabil dezakete, 656 788 824 telefono zenbakira deituta.