Arteiz kaleko denda zabalik da Mallabian

M.Z 2026ko urtarrilaren 13a

Denda astelehenetik barikura 9:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara dago zabalik. Zapatuetan, berriz, 9:30etik 13:30era. 

Hainbat hilabetetako egokitzapen lanen ondoren, atzo ireki zituen ateak Mallabiko denda berriak. Udalaren lokal honen gestioaz Idoia Allende Urizar arduratuko da eta honako ordutegia izango du: astelehenetik barikura 9:00etatik 13:00etara egongo da zabalik eta zapatuetan 9:30etatik 13:30era. 

Denda elikagai, etxeko eguneroko erabilerako artikulu eta oinarrizko beharrak asetzeko bestelako produktuen salmentara bideratuta dago. 

Udaletik jakitera eman dutenez, tokiko enpresa-jarduera sustatzea, hiriguneko merkataritza dinamizatzea eta txikizkako merkataritza biziberritzea du helburu, herritarren bizitza-kalitatea hobetuko duen garapen jasangarriaren eredua bultzatuz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!