500.000 euro bideratuko dituzte Mallabian Goitiondoko industrialdea eraberritzeko

M.Z. 2025eko abenduaren 8a

Mallabiko Udalak 2026ko aurrekontua onartu du; 3,18 milioi eurokoa. Aurrekontua EAJren aldeko bozkegaz onartu da. EH Bildu abstenitu egin da. 

Mallabiko Udalak 3,18 milioi euroko aurrekontua onartu du 2026rako, %22,6ko hazkundea duen aurrekontua. Udaletik jakitera eman dutenez Eusko Jaurlaritzaren ZAP (Lehentasunezko Jarduera Eremua) dirulaguntzari esker, 350.000 euro,  izango du horrelako igoera aurrekontuak. Laguntza hori Goitondo industrialdea eraberritzeko izango da. Eraberritze horrek 500.000 euroko aurrekontua du eta hortik 350.000 euro dirulaguntzatik bideratuko da. 

Goitondokoa ez da inbertsio bakarra izango: herriko plaza berritzeko 110.000 euro bideratuko dituzte, Zubitegi parkean komun publikoa instalatzeko 70.000 euro eta Areitioko igoeran etxebizitzen hobekuntzarako 30.000 euro. 

"2026rako onartutako aurrekontuak gobernu talde honek mallabitarren ongizatearekin duen konpromisoa islatzen du. Goitondo industrialdearen berrikuntza, Eusko Jaurlaritzaren laguntza handiarekin finantzatutako proiektua, urrats garrantzitsua da ekonomia indartzeko. Mallabia gero eta leku oparoagoa, inklusiboagoa eta jasangarriagoa izatea nahi dugu, eta aurrekontu hau urrats sendoa da helburu horretarako", amaitu du Igor Agirre alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!