Abenduaren 20an Zapatueroko azken ekintza egingo dute Mallabian. Ekintza haur eta nerabeei zuzenduta dago. Udalak jakinarazi duenez, parte hartzaileek esperientzia hezigarri eta dinamikoa biziko dute herri kirolen bitartez, indarra, oreka eta koordinazioa landuta, eta euskal kulturaren tradizio eta balioei buruz gogoeta eginda. Gainera, ekintzak talde-lanean aritzeko diseinatuta daudela azaldu dute. Konfiantza eta elkarlana bultzatzen dira horrela, eta euskal kultura ezagutzeko aukera ematen dute. 16:00etatik 19:00etara egingo dute ekintza.
"Udalak bere konpromisoa berretsi gura du haur eta nerabeei aisialdi hezigarria eskaintzeko, herri kirolen bitartez balioak bultzatzeko eta herriko gazteei esperientzia aberasgarriak bizitzeko aukera emateko", esan du udalak.