Maiatzaren 23an egingo den 7 Pago mendi lasterketako izen emateak gaur zabalduko dira. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, aurten ere proba bi egongo dira, luzea eta laburra. Luzerako 200 dortsal egongo dira, eta laburrerako beste 200.
Izen ematea kronoak.com webgunean egin daiteke.