Aitor Elordik Binakako Txapelketa Nagusia jokatuko du aurten ere. Gaur aurkeztu dute txapelketa eta mallabiarrak Jose Javier Zabaleta izango du atzelari. Biek elkarrekin 2023ko binakako txapelketa irabazi zuten. Zabaletak beste lau bider ere irabazi du.
Lehenengo itzulian lau bider jokatuko dute eskualdean: abenduaren 5ean, Zornotzan, P.Etxeberria-Rezusta bikotearen aurka; abenduaren 14an, Mallabian, Jaka-Iztueta bikotearen aurka; abenduaren 30ean, Durangon, Larrazabal-Mariezkurrena II bikotearen aurka, eta, urtarrilaren 2an, Zornotzan, Altuna II-Ezkurdia bikotearen aurka. Estreinaldia bariku honetan izango dute, Beasainen, Zabala-Martija bikotearen kontra.