Gandiaga banaka eta Claveria eta Ruiz bikoteka nagusi Mallabian

M.Z. 2025eko urriaren 30a

Bikotekako irabazleak.

Asteburuan Mallabiko frontenis maratoia jokatu da. Zapatuan bikoteka aritu ziren, eta domekan banaka.

Zapatuan 24 bikote aritu ziren, eta txapela Adrian Ruiz bilbotarrak eta Jose Claveria nafarrak eskuratu zuten. Bigarren postua Asier Galarza eta Jesus Dominguez nafarrek lortu zuten, eta hirugarrena Arkaitz Martinezek eta Diego Romerok. 

Domekan banakako maratoia
Bestalde, domekan 16 parte hartzaile izan ziren frontenis maratoian, eta Jon Gandiaga ermuarrak lortu zuen txapela. Gandiagak 18-11 irabazi zion Xabier Lezeta otxandiarrari. Hirugarren postua Markel Sierrarentzat izan zen. Bilbotarrak Jesus Dominguez iruindarra mendean hartu zuen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!