Urriaren 27tik 30era auzo bilerak egingo dituzte Mallabian

M.Z. 2025ko urr. 23a, 09:21

Datorren astean, urriaren 27tik 30era bitartean, auzo bilerak egingo dituzte Mallabian. Batzar hauen asmoa herritarren parte hartzea bultzatzea eta udalaren eta herritarren arteko komunikazio zuzena indartzea da. Udalak parte hartzeko deia egin die herritarrei. 

Bilera guztiak 19:00etan izango dira eta hauxe da egutegia: urriaren 27an Gerea eta Berano auzoetan izango dira bilerak; urriaren 28an Arandoño eta Berano auzoetan; urriaren 29an Areitio, Zengotita, Aitxu eta Osma auzoetan; eta azkenik, urriaren 30ean, herrigunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!