Lorezaintza lanak Zubitegi Kirol Parkean

M.Z. 2025ko ira. 24a, 13:32

Mallabiko Udalak lorezaintza lanak egingo ditu Zubitegi Kirol Parkean.

Udaletik jakitera eman dutenez, kirol parkearen ingurumen-testuingurua egokitzeko esku-hartzeak egitea beharrezkoa dela identifikatu dute. "Espazio publikoen mantentze eta hobekuntzarako dugun konpromisoa berretsi nahi dugu", azaldu dute. Lanak egiteko 7.240 euro bideratuko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!