Zabalik dago Mallabiko Urriko jaietan txosna jartzeko eskaera egiteko epea

M.Z. 2025ko ira. 17a, 13:44

Urriaren 24, 25 eta 26an ospatuko dituzte aurtengo Urriko jaiak. 

Urriko jaietan txosna jartzea gura duten elkarteek urriaren 10era arteko epea izango dute eskaria egiteko. 

Interesatutako elkarteak eskaera telematikoa aurkeztu beharko dute, beharrezko dokumentazioa gehituta. Udaletik jakitera eman dutenez, behin txosna instalatzeko baimena jasota, erantzukizun zibileko aseguru-poliza bat aurkeztu beharko da. Eta txosnaren jarduera hasi aurretik, muntaketa egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute. "Txosnak modu ordenatuan eta seguruan instalatuko direla bermatu gura dugu, urriko jaien garapen egokia indartuz eta, aldi berean, tokiko elkarteek udalerriko jai-bizitzan parte hartzea sustatuz", azaldu dute udaletik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!