Mallabiko Learreta Markina ikastetxe publikoko sarbideak seguruagoak eta erosoagoak izateko lanak burutu ditu Mallabiko Udalak. Egindako lanen artean, aparkalekuaren eta sarbideko espaloiaren artean zeuden arkitektura-oztopoak kendu dira, hezkuntza-komunitate osoarentzako ikastetxerako irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin.
Lanak egiteko, atzealdean dagoen aparkalekuko plaza bat eta ondoko berdegunea erabili dituzte, eta bertan dagoen desnibela konpontzen duen arrapala bat eraiki dute. Arrapala berriak bi metroko zabalera, eta %8tik beherako malda da.
Lanok udalari egindako eskaera bati erantzunez egin direla jakitera eman dute, eta honek udalak irisgarritasuanren eta inklusiboaren aldeko konpromisoa sendotzen duela.