Pinturaren BMW Saria Espainiako lehiaketa entzutetsuenetakoa bilakatu da. Duela ia 40 urte sortu zenetik, 27.000 artista baino gehiagok parte hartu dute bertan. Iazko edizioan, 39.enean, 1.700 artista baino gehiagok parte hartu zuten. Damaris Panek aurkeztutako 'All monsters are human II' pieza hainbat lanek osatzen dute, eta onberatasunaren eta basakeriaren arteko loturan sakontzeagatik saritu zuten artista mallabitarra. "Elementuen arteko tentsioak berehalako inpaktu bisuala eragiten du, aurretik ezarritako kategorizazioa desafiatuz", azpimarratu zuten epaimahaikideek. 25.000 euroko diru-saria jaso zuen artista mallabitarrak.
40. edizioko epaimahaikide izango dira, besteak beste, Antonio Lopez marrazlea edota Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederretako zuzendaria.