Aitxu, Goitondobekoa eta Mallabiko erdigunean asfaltatze lanak egingo dituzte

Anboto 2025ko uzt. 8a, 13:03

Lan horiek egiteko 69.514 euro bideratuko ditu Mallabiko Udalak. 

Mallabiko Udalak herriko hainbat puntuetan konponketa eta birrasfaltatze lanak egiteko lizitazio prozesua zabaldu du. Udaletik jakitera eman dutenez, ekintza honen helburu nagusia trafikoaren segurtasuna hobetzea eta egoera kaskarrean dauden bideetan ibilgailuen zirkulazio egokia bermatzea da. 

Lanak hiru eremu hauetan egingo dituzte: Aitxuko auzoan dagoen Arandoño baserrira doan sarbide adarretan, Goitondobeko industriagunean hainbat tarteetan eta udalerriko erdigunean, zehazki Mallabarrena eta Elizote auzoetan.

Esku-hartze horietara 69.514 euro bideratuko ditu udalak, eta interesatuek uztailaren 23ra arte dute proposamenak aurkezteko epea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!