Jubilatuen Etxeko tabernaren kudeaketa lehiaketara atera dute Mallabian

Anboto 2025ko uzt. 7a, 12:40

Kontratuan Jubilatuen Etxeko taberna, atezaintza eta garbiketa zerbitzua jasotzen da, bost urteko kontratuarekin. Eskaintzak uztailaren 9ra arte aurkeztu ahalko dira. 

Mallabiko Udalak lizitaziora atera du jubilatuen etxeko taberna, kontserjeritza eta garbikeeta zerbitzua. "Adinekoentzat topagune garrantzitsua da espazio hau, eta funtsezko eginkizuna du haien ongizatea eta bizitza aktiboa sustatzen", azaldu du ohar bidez Mallabiko Udalak. 

Udaletik jakitera eman dutenez, emakinda-kontratuak Erretiratuen Etxearen funtzionamendu egokirako funtsezkoak diren hainbat zerbitzu jasotzen ditu: 

  • Tabernaren zerbitzua: Zentroko taberna ustiatzeaz arduratu.
  • Atezaintza: Eguneroko arreta eta kudeaketa barne hartuko ditu.
  • Instalazioen garbiketa: Instalazio guztiak egunero garbitzea, sukaldea, biltegia eta zerbitzu higienikoak barne. 

Zerbitzuaren ordutegiari dagokionez, lanegunetan, gehienez 10:00etatik 22:00etara egongo da zabalik. Asteburuetan eta jai bezperetan, itxiera ordutegia 00:00ak arte luzatuko da. Udako ordutegia (ekaina, uztaila eta abuztua), itxiera ordutegia lanegunetan 23:00ak arte luzatuko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!