Mallabiko Udalak inkestaren emaitza guztiak ez dituela kaleratu esan du EH Bilduk

Anboto 2025ko uzt. 7a, 11:13

Eguaztenean Mallabiko Udalak Gizakerrek egindako inkestaren berri eman zuen prentsa ohar bidez. EH Bilduk oharraren inguruko zenbait zehaztapen egin ditu. "Udalak gardentasunarekin eta herritarren parte-hartzearekin duen konpromisoa islatu nahi badu, egin dezala publiko txostena bere osotasunean", azaldu dute EH Bildukoek. 

"Ez dira inkestaren emaitza gutiak argitaratu, gutxi batzuk besterik ez. Gainera zenbait datu ez dira bozka kopuaren arabera ordenatu. Horrez gain, Igor Agirre alkateak 10etik 7.29 puntu jaso dituenaren datua ez da zuzena, 7,08ko puntuazioa jaso baitu", azaldu dute EH Bildukoek. 

Bestalde, udal albistean alkatearen datu bakarra argitaratzeak "EAJren interes alderdikoia" islatzen duela azaldu dute. Eta EH Bilduko zinegotziek ondorengo balorazioa jaso dutela jakitera eman dute: Esti Arrizabalagak 7.28, Estibalitz Katarain 7.14, Igone Amesti 7.08 eta Haritz Aranburu 6.94. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!