Langile berri bat kontratatuta, brigada indartu dute Mallabian

Maialen Zuazubiskar 2025ko uzt. 3a, 09:00

Langile berri baten kontratazioarekin, Mallabiko Udalak udal brigada indartu du. Langilea ekain amaieran hasi zen lanean, sei hilabeteko kontratuarekin.

 "Uda garaian Mallabian areagotu egiten da brigadako langileen jarduna, mantentze-lan eta espazio publikoen zaintzarekin. Errefortzu honekin, udal eremuak behar bezala mantentzea, espazio publikoen egoera egokia bermatzea eta hilabete hauetan sor daitezkeen beharrizanei modu eraginkorrean erantzutea da helburua. Herritarren beharrak modu eraginkorrean betetzea da asmoa", azaldu dute udaletik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!