Pagoa Iriarte-Ainhoa Huarte bikoteak eta Nagore Martinek irabazi dituzte Mallabiko frontenis finalak

Anboto 2025ko eka. 23a, 09:03

Asteburuko finaleko protagonistak.

Binakakoan Laura Saez gasteiztarra eta Itsaso Pradera mallabiarra geratu dira hirugarren.

Asteburuan emakumeen Mallabiko frontenis txapelketa jokatu dute. Binaka Pagoa Iriarte eta Ainhoa Huarte nafarrak izan dira irabazleak. Finalean Salamankako Ana Garcia eta Andrea Campo menderatu dituzte: 20-13. Hirugarren posturako lehian Laura Saez gasteiztarra eta Itsaso Pradera mallabiarra nagusitu dira Lorena Barron-Mirian Ruiz bikotearen aurka. Durangaldeko txapelketa Naia eta Udane Larrinagak irabazi dute.

Buruz buruz, Nagore Martin gipuzkoarra izan da onena. Mirian Ruiz soriarrari irabazi dio finala. Inge Sancristobal geratu da hirugarren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!