Dagoeneko zabalik daude Mallabiko ur-txorrotak

Anboto 2025ko eka. 9a, 12:05

Instalazioak, goizez, 11:00etatik 13:30era daude zabalik. Arratsaldez, 16:30etatik 20:00etara. 

 

Uda giroarekin batera martxan daude Mallabiko ur-txorrotak. Hau ur-jolaserako gunea da, haurrek udaz modu freskagarri eta seguruan gozatu dezaten. 

Mallabiko Udaletik gogorarazi dute, azpiegitura hauek ondo erabiltzea herritar guztien ardura dela. "Funtsezkoa da erabilera arauak errespetatzea, espazioa kaltetuko duten ekintzak saihestea eta, batez ere, ura kontsumitzeko kontziente izatea, baliabide baliotsu eta mugatua baita", adierazi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!