[ARGAZKI GALERIA] Mallabia Durangaldeko Ezpatadantzarien topaleku

Anboto 2025ko eka. 1a, 12:05

Zortzi dantza taldek parte hartu zuten Mallabiko jaialdian. (Argazkiak: Lucía Meruelo)

Atzo Mallabiko kaleak dantzariz bete ziren Durangaldeko Ezpatadantzari Egunean. Eskualdeko sei herritatik joandako zortzi dantza taldek eta txistulariek parte hartu zuten Gerediaga Elkarteak Mallabiko Udalaren laguntzagaz antolatu duen ekimenean: Berrizko Iremiñe eta San Lorentzo, Durangoko Kriskitin eta Txoritxu Alai, Iurretako dantzariak, Mallabiko Gazte Alai, Otxandioko Urduri eta Zornotzako Udabarri.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!