Zapatuan umeen futbol eta saskibaloi torneoak jokatuko dituzte Mallabian

Anboto 2025eko maiatzaren 29a

Eskualdeko zortzi klubek parte hartuko dute.

Mallabia Kirol Elkartearen Mallabia Cup torneoak 23. aldia beteko du zapatu honetan. Aurten torneo bi antolatu dituzte: futbolekoa eta saskibaloikoa.

Futboleko torneoak bi kategoria (prebenjaminak eta benjaminak) eta bost klub ditu: AD Mallabia, Durangoko Kulturala, Ermua CD, Zaldua Kirol Elkartea eta Villa de Ermua futbol eskola. Azkaldean eta eskolan jokatuko dute, 09:30etik aurrera.

Saskibaloi torneoa benjamin eta kimu mailetakoa da eta hiru taldek parte hartuko dute: Elorrio K.T., AD Mallabia eta Ermua Saskibaloi Taldea. Partidu guztiak eskolan jokatuko dira, 15:30ean hasita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!