'Mallabiko altxorrak' ezagutzeko ibilaldia antolatu dute zapaturako. Hitzordua 10:00etan jarri dute petrilean. Bertatik, Osmara joango dira. Bertan, Osmako ermita ikusi eta hango zein herriko beste ermita batzuen ohiturak ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Ostean herrian, hambietakoa izango dute eta 12:45ean 'Ez esan' lehiaketako finala.
Parte hartu gura duenak izena eman beharko Kultur Etxean.