[BIDEOA] Izarok 'Ordubik eta laurden' abestia eskaini dio bere lan taldeari

Anboto 2025ko mai. 5a, 18:00

Izaro artista mallabitarrak Ordu bik eta laurden abestia kaleratu du gaur, Cerodeenero biran lagundu duen lan taldeari oparia. Maiatzaren 31n Barakaldoko BECen eskainiko du birako azken kontzertua.  

Bideoklipa bira osoan zehar batutako irudigaz osatua dago. "Zenbat bizipen elkarrekin; hala nola, furgonetako orduak, desorduak, urduritasunak, barre algarak, harrotasuna eta konplizitatea elkarbanatu dituzte gailurraren igoeran eta baita jaitsieran ere, eta guzti horrek lantalde bat izateaz gain, familia ere bilakatu ditu", azaldu du Izarok ohar baten bidez. "Cerodenero bira aurten bukatuko den arren, nire lantaldea betiko izango da dreamteam, eta Ordu bik  eta laurden nire ametsaren bidea nirekin eraki dutenei maite ditudala esateko modu bat da. Zetako zuek gabe, inora zuek gabe", gehitu du ohar berean.

Azken hilabeteetan abesti solteak kaleratu ditu mallabitarrak; horiek Perlak deituriko EP batean kaleratuko ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!