Mallabiko jaiak prestatzen hasteko lehen bilera, maiatzaren 7an

Anboto 2025ko api. 18a, 08:00

Jai batzordeak herritarrak deitu ditu bileran parte hartzera. Kontzejuzarrean batuko dira, 18:00etan.

Mallabiko jai batzordeak udalerriko ospakizun biak, Andra Mari jaiak eta Urriko jaiak, prestatzeko lehenengo bilera irekia egingo du maiatzaren 7an. Antolatzaileek herritar guztiak deitu dituzte batzarrean parte hartu eta jaiak antolatzeko ekarpenak egitera. Bilera kontzeju zaharrean izango da, 18:00etan. Bertaratzeko aukerarik izan ez, baina ekarpenak egin gura dituenak honako helbide honetara bidali ditzake proposamenak: kulturetxea@mallabia.eus 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!