[ARGAZKI GALERIA] Igor Olalderi omenaldi hunkigarria egin diote Mallabian

Anboto 2025ko api. 15a, 15:33

Azaroan zendu zen mallabitarra gogoratu zuten joan zen zapatuan antolatutako ekitaldietan.

Igor Olalde Agirregomezkorta 'Ardantza' ezizenagaz ezaguna zen Mallabian. Ezaguna eta baita maitatua ere. Horregatik, bere herrikide eta lagunek omenaldi hunkigarria egin zioten zapatuan, 52 urte beteko lituzkeen egunean. Argazki erakusketa, kontzertuak eta beste hainbat ekitaldi mimoz antolatu zituzten 'Ardantza'-ren ingurukoek. Bere familiari, oroigarria ere oparitu zioten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!