Greziako errefuxiatuentzat makarroiak batuko dituzte Mallabian

Anboto 2025ko mar. 25a, 09:30

Bilketa martxoaren 28ra bitartean egingo da Mallabiko Eskolan eta udaletxean. Udalak herritarrei parte hartzeko deia egin die. 

Mallabiko Udalak bat egin du Zaporeak elkarteak antolatutako janari bilketa solidarioagaz. Udaletik jakitera eman dutenez, Zaporeak elkarteak bultzatzen duen Lesbos proiektuak Greziako uhartean dauden errefuxiatuei elikadura egokia eskaintzea da asmoa. 

Hori horrela, barikura bitartean, martxoak 28, Mallabian makarroiak batuko dituzte; hodi formako makarroiak izango dira. Bi bilketa gune jarriko dira, bata eskolan eta bestea udaletxean bertan.

Kanpainari amaiera martxoaren 29an emango diote, Ermuan 'Tupper Solidarioa' ekimenarekin. Bertaratzen direnek prestatutako janari-tupper bat erosi ahal izango dute bost euroren truke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!