Mallabian probalekuko eraginkortasun klimatikoa hobetuko dute

Anboto 2025ko mar. 18a, 11:16

Mallabiko Udalak azaldu duenez lanek 45.901 euroko aurrekontua dute eta bi astean egitea aurreikusten dute.

Mallabiko frontoian dagoen probalekuan hainbat kirol-jarduera egiten dira urtean zehar, eta instalazioak askotariko erabilerak izaten ditu. Mallabiko Udaletik jakitera eman dutenez, jarduera horiek behar bezala gauzatzeko probalekuaren barne-tenperatua egokia ez dela egiaztatu da eta, eta horri konponbidea eman gura diote. "Probaleku-frontoiko erabiltzaileentzako erosotasuna handitu gura dugu", azaldu dute.

Espazioaren eraginkortasun klimatikoa hobetu asmoa, barne-itxitura bat jarriko da probalekuaren alboko fatxadan, eta bertako arieztapen-hutsuneak itxiko dira, eraikinaren isolamentu termikoa hobetzeko. Lan hauek 45.901 euroko aurrekontua dute eta bi astean egitea aurreikusten du udalak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!