[BIDEOA] Erresilientziari eta maitasunari abestu diote Izarok eta Olaia Inziartek mallabitarraren azken abestian

Anboto 2025ko mar. 17a, 16:46

Izaroren berbetan, maitasunari eta erresilientziari poema txiki bat da Saldu genizun. Hasiera batean, mallabitarrak Olaia Intziarteri idatzitako kanta, elkarrekin bukatu eta abestu dute gero.

Artista mallabitarra Cerodenero diskoaren aurkezpen biraren azken txanpan murgilduta dago, hala ere, lan eta lan jarraitzen du. Horrela, abesti berriak kaleratzen segitzen du, azkena, Inziartegaz abestutako Saldu genizun. Hain zuzen ere, Inziartek ere parte hartuko du maiatzaren 31an Izarok BECen eskainiko duen kontzertuan.  

Bideoan Julen Arregi arduratu da, eta argazkiez Maitane Campos. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!