Domekan, martxoak 9, Mallabiko Frontenis Txapelketa mistoa jokatu zen. Bertan, 15 bikotek elkarren aurka jokatu zuten, eta, azkenean, errioxar batek eta burgostar batek osaturiko bikoteak irabazi zuen: Lorena Barronek eta Jony Sernak. Barronek eta Sernak 13-4 menderatu zituzten Laura Saez gasteiztarra eta Julen Insausti iruindarra. Hirugarren postua etxeko bikote batentzat izan zen. Itsaso Pradera eta Andoni Aldape mallabitarrek osatu zuten podiuma.
Mallabiko Frontenis Txapelketa misto orokorraz gainera, eskualdekako txapelketa ere jokatu zen. Eskualdekako txapelketan, Amaia Ariznabarreta eta Mikel Amoros izan ziren irabazleak.