[BIDEOA] Mixel Labegerieren 'Xorieri mintzo zen' moldatu dute Izarok, Oreka TX-ek eta Baiucak

Anboto 2025ko ots. 20a, 13:42

Izaro artista mallabitarrak Xorieri kantua kaleratu du. Baiuca musikari galiziarragaz batera, Mixel Labegerieren Xorieri mintzo zen kantu mitikoaren berrikuspena da. Oreka TX ezagunek ere parte hartu dute abestian. Bestalde, Izaro Cerodenero diskoaren aurkezpen biraren azken txanpan sartuta dago. 

Apirilaren 25ean kontzertua eskainiko du Bartzelonako Apolo aretoan. Maiatzaren 31an itxiko du bira Barakaldoko BECn, emanaldi berezi batekin.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!