Ascen Dominguez da Mallabiko 'Ez Esan' galdera-erantzunen jokoaren urtarrileko irabazlea

Anboto 2025ko ots. 5a, 12:54

Mallabiko hilerik hileko galdera-erantzunen lehiaketa martxan da berriro ere. Herritarrek herrian zehar zabaldu diren galderei erantzun behar izaten diete. 

Mallabiko 'Ez esan' jokoak baditu urteko lehenengo irabazleak. Urtarrileko irabazlea eta finaleko lehenengo sailkatua Ascen Dominguez da. Dominguezekin batera, Eneritz Aranburu ere sailkatu da finalera. 

Bestalde, antolatzaileek, Mallabiko Berbalaguneko kideek, dagoeneko iragarri dituze otsaileko galderak. Herritarrek hile amaierara arte aukera izango dute hauek erantzuteko eta lehiaketan parte hartzeko. Parte hartu gura dutenek udal lokaletan, herriko tabernan zein dendetan dagoen galdetegia bete beharko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!