Suhiltzaileek Mallabiko baserri batean piztu den sua itzali dute

Anboto 2025ko urt. 29a, 14:02

Mallaldea auzoko baserri batean isiotu da sua. Dagoeneko itzali dute. 

11:40 inguruan Mallabiko Mallaldea auzora bertaratu behar izan dira suhiltzaileak, bertan piztutako sua itzaltzeko. Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, egur eta sasi batzuk hartu dute sua. Gertakariak ez du zauriturik eragin. 

Argazkiak: @bomberosbizkaia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!