Donostian otsailaren 23an ospatuko den 35. Emakumezkumeen Lasterketa Herrikoira joateko autobus zerbitzua jarri dute Mallabitik. Udalak sare sozialetan jakitera eman duenez, autobusa 8:30ean irtengo da herritik eta itzulera 18:30ean izango da.
Lilatoira autobusean joateko ezinbestekoa izango da izena ematea. Hau otsailaren 14a baino lehen egin beharko da Mallabiko Udalean edo Kultur Etxean.