Zauritu arin bat, Trabakua parean izandako trafiko istripuan

Anboto 2025ko urt. 10a, 09:23

Kamioi batek eta auto batek izan dute istripua, 08:35ean.

Istripuak zauritu "arin" bat eragin du, Ertzaintzako iturrien esanetan. Larrialdi zerbitzukoek zauritua tokian bertan artatu dute lehenengo eta Galdakaoko ospitalera eraman dute ondoren.

BI-633 errepidea bi norabideetan moztuta egon da 10:00 arte. Une honetan [11:00] errei bat irekita dago eta trafikoa txandaka bideratzen ari dira. Garabia autoa erretiratzen ari da errei biak zabaldu ahal izateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!