Iluntzeko dantza poteo honetan, herriko trikitilariek ipiniko dute musika eta alaituko dute kaleko giroa. Zaparrada elkarteko kideek herritar guztiak gonbidatu dituzte dantza poteoan parte hartzera.
Dagoeneko Gabon giroan murgilduta gaude eta eskualdean hainbat ekimen antolatu dute egun hauetarako. Horren adibide bat Mallabian biharko, abenduak 20, antolatu duten dantza poteoa da. Zaparrada elkarteko kideek antolatu dute ekimena eta 19:30ean hasiko da, Herriko tabernatik abiatuta.
Iluntzeko dantza poteo honetan, herriko trikitilariek ipiniko dute musika eta alaituko dute kaleko giroa. Zaparrada elkarteko kideek herritar guztiak gonbidatu dituzte dantza poteoan parte hartzera.