Maiatzaren 17an egingo dute 7 Pago Mendi probaren bigarren edizioa

Maialen Zuazubiskar 2024ko abe. 18a, 09:52

Argazkia: Lucia Meruelo

Mallabiko 7 Pago mendi lasterketak estreinaldi ezin hobea izan zuen. Iazkoa lehenengo aldia izan zen, maiatzean egin zuten, eta 270 korrikalarik parte hartu zuten bertan. Giro sanoa eta kiroltasuna izan ziren nagusi. 

Proba bi egin zituzten, luzea eta laburra. Proba luzean, Irazu Aranburu mallabitarrak irabazi zuen mutiletan, eta Andrea Garai arabarrak nesketan. Proba laburrean, Aitor Hernandez ermuarra nagusitu zen mutiletan, eta Garazi Sampedro atxondarra nesketan.

Bigarren ediziorako prest
Urte amaieragaz batera, 7 Pago Mendi lasterketako antolatzaileek datorren urteko edizioa noiz izango den iragarri dute: maiatzaren 17an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!