Sei aizkolari lehiatuko dira: Txomin Amundarain, Hodei Ezpeleta, Ugaitz Mugertza, David Naredo, Ibai Soroa eta Julen Alberdi.
Ez da eguneko txapelketa bakarra izango. Binakako Aizkolari Kopako finalerdiak ere jokatuko dira emakumeetan eta gizonen gazte mailan. Emakumeetan, Karmele Gisasola Zelai III.a eta Uxue Ansorregi Lucia Orberen eta Malen Barrenetxearen kontra arituko dira. Gazte mailan, Igoin Pikabeak eta Beñat Senosiainek Unai Etxebarria eta Kimetz Oñederra izango dituzte aurkari. Azkenik, Binakako Harrijasotze Kopa ere lehiatuko dute emakume nahiz gizonetan.