Joan zen astean Mallabiko boluntario talde batek bat egin zuen Valentziako hondamendiko kaltetuei laguntzeko ekimenegaz eta herrian materiala jasotzen ibili ziren. Ekimenaren bultzatzaileetako bat César Gordillo izan da, eta bera arduratu da materiala Valentziara eramateaz. Gordillok ANBOTOri azaldu dionez, Sedaví , Masanasa, Torrent, Benetússer, Aldaia, eta Paiporta herrietan egon dira materiala banatzen eta garbiketagaz laguntzen.
"Eskerrak eman gura dizkiet Igor Agirre Mallabiko alkateari, udalari eta herritarrei, euren laguntza barik hau ezinezkoa izango litzateke. Alkateak lehenengo momentutik prestutasun osoa jarri zuen eta udalaren laguntza gabe hau ezinezkoa izango zen. Baita, aprobetxatu gura nuke Sedavíko alkateordeari eskerrak emateko, berak eman baizigun baimena bertara sartzeko", azaldu du Gordillok.