Bigarren jardunaldia zapatuan izango da, azaroaren 9an. Egun horretan, lau idi pare lehiatu beharrean, hiru lehiatuko direla azaldu dute antolatzaileek: Mendigoitxi, Igeldo eta Lopategi.
Hirugarren eta azken saioa azaroaren 11n izango da, datorren astelehenean. Egun horretan ere hiru idi pare lehiatuko dira: Billabaso, Kamiñoko eta Elorrieta.