Mallabiko boluntario talde batek bat egin du Valentziako hondamendiko kaltetuei laguntzeko ekimenegaz. Udaleko sare sozialetan jakitera eman dutenez, herriko bolondres talde bat barikuan Valentziara joango da, garbiketa lanekin lagundu eta herrian biltzea lortu duten materiala eramateko.
Materiala batzen gaur egongo dira, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 22:00etara bitartean, Mallabiko pilotalekuan.
Batuko duten materiala honako hau izango dela jakinarazi dute: higiene pertsonaleko produktuak, garbiketa-produktuak, haurrentzako elikagaiak, garbitzeko materiala, uretako botak, elikagai ez-galkorrak, laktosarik eta glutenik gabeko produktuak, FP2 maskarak eta babes-eskularruak.