Bikoteka, Burgosko Eloy Gonzalezek eta Errioxako Sergio Castañok irabazi zuten, Aitor Maezturen eta Arkaitz Martinezen aurka. Guztira, 20 bikotek parte hartu zuten 13 ordu iraun zuen txapelketan.
Banaka Urrutia nagusi
Banako maratoiko txapela Mikel Urrutia abadiñarrak lortu zuen. Urrutiak Andoni Aldape mallabitarraren aurka jokatu zuen finala eta etxekoak ezin izan zuen irabazi. Hirugarren postua Endika Romerorentzat izan zen. Romerok Mikel Rodriguezi irabazi zion hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidua.