Aurreko urteetako arrakastaren ondoren, berritasunak gehitu dizkiote aurtengo aldiari. Esaterako, Muay Thai modalitateko borrokaldiak ere egingo dituzte aurten. Hori gutxi balitz, bi gerriko profesional egongo dira jokoan.
Guztira, zortzi borrokaldi egingo dira gizonetan eta emakumeetan: sei amateur eta bi profesional. Horietako lau Muay Thai modalitatean izango dira, eta lau Kickboxing eta K1 modalitateetan. Hainbat herritako klubek hartuko dute parte, hala nola Durango, Elorrio, Markina, Zalla, Barakaldo, Alegria-Dulantzi, Miranda de Ebro, Bilbo, Gazteiz eta Sevillakoek.
Borrokaldi batean Urtzi Izpizua Durangoko Laureano Fight Team klubeko kideak Aimar Flores Muay Thaiko egungo Euskadiko txapeldunaren aurka neurtuko ditu indarrak 69 kilora arteko kategorian.
Gainera, Gabi Jaty Urdulizko Basakick klubeko kideak eta Saad Daymani Global K.O. klubeko kideak K1eko Euskadiko Gerriko Profesionala izango dute jokoan.
Azkenik, Araba Fight Clubeko Naiara Fernándezek Sevillako Campmuay taldeko Julia Morenoren aurka lehiatuko du 51 kilora arteko pisuan. Irabazleak Top Ring Muay Thai gerriko profesionala jantziko du.