Joan zen asteburuan emakumeen binakako frontenis maratoia lehiatu zuten Mallabian. Binaka eta buruz buru, maila handiko txapelketa izan zen, estatu osoko erraketistak etorri zirelako. Txapelketa bietan eskualdeko erraketista bat nagusitu zen: Maialen Bilbao durangarra.
Binaka Ana Garcia salamankarragaz osatu zuen bikotea. Finalean, iazko txapeldunak menderatu zituzten: Itsaso Pradera mallabitarra eta Laura Saez gasteiztarra (14-8). Inge Sancristobal eta Leire Dueñas bizkaitarrek osatu zuten podiuma.
Hurrengo egunean beste erakustaldi bat eman zuen Bilbaok buruz buruko txapela janzteko. Finalean 22-19 irabazi zion Ana Garciari. Miriam Ruiz geratu zen hirugarren.
Bigarren aurrelari onena
Maialen Bilbao denboraldi bikaina osatzen dabil. Gaztela eta Leonen lehiatu den Frontenis Ligan, bigarren aurrelaririk onena izan da.