Estibaliz Gonzalez irabazle Mallabiko 'Ez Esan!' lehiaketan

Joseba Derteano 2024ko eka. 15a, 09:00

Irabazleak bakarrik barik, parte hartzaile guztiek jaso zuten sariren bat. Praktikatu egitasmoaren barruko produktuak izan dira sariak.

Galdera-erantzunen Ez Esan! lehiaketak badu irabazlea: Estibaliz Gonzalez. Otsailetik hona hilerik hile galderei ondo erantzundako lau bikotegaz finaleko gala egin zuten joan zen asteburuan, Mallabitarrok Egina egunaren barruan. Publikoko jendeak ere parte hartzeko aukera izan zuen. Bost galderako lehenengo txandan, bikote bik eta publikoko batek egin zuten aurrera. Bigarren txandan bakarka aritu ziren eta Esti Gonzalez izan zen boskotean onena. Irabazleak ez ezik parte hartzaile guztiek jaso zuten sariren bat, Praktikatu egitasmoaren barruko produktuak: motxilak, poltsak, agendak…

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!