[ARGAZKI GALERIA] Egiguren-Loza binaka eta Garai buruz buruz, Biharko Izarrak txapelketako irabazleak

Anboto 2024ko eka. 10a, 13:35

Aurten 20. urteurrena bete du Mallabiko pilota txapelketak.

Barikuan Biharko Izarrak txapelketako finalak jokatu zituzten Mallabiko pilotalekuan. Partiduen harira 20 . urteurrena ospatzeko ekitaldiak izan ziren, hala nola, omenaldiak, bertsoak eta dantzak.

Finalei dagokienez, Iker Egiguren azpeitiarrak eta Carmelo Loza errioxarrak uste baino errazago jantzi zuten txapela Apezetxea eta Landa 22-8 menderatuta. Emakumeen buruz burukoan askoz final estuagoa jokatu zuten Leire Garaik eta Miren Larrartek. Biek izan zituzten irabazteko aukerak 21na berdinduta egon zirelako. Azken tantoa Garairen aldera joan zen eta berak jantzi zuen txapela.

(Argazkiak: Julen Uribe)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!