Biharko Izarrak azkenera heldu da. Finalak barikuan jokatuko dira, 19:00etan, Mallabiko pilotalekuan.
Gizonetan Apezetxea-Landa eta Egiguren-Loza bikoteek jokatuko dute finala. Jardunalditik jardunaldira bikoteak aldatzen joaten diren txapelketan; lau horiek izan dira erregularrenak. Partidua parekatua izatea itxaroten da. Apezetxeak eta Landak ondo ezagutzen dute elkar. Aurretik txapelketa bat baino gehiago irabazi dute elkarregaz, eta hori euren aldeko izango dute.
Bestalde, emakumeen lau eta erdiko finalean Leire Garaik eta Miren Larrartek neurtuko dituzte indarrak. Enara Gaminde eta Amaia Aldai kanporatu dituzte finalaurrekoetan.