'Mallabitarrok Egina' ekimenaren 10. aldia jai giroan ospatuko dute, zapatuan

Anboto 2024ko eka. 6a, 11:00

Ez Esan! galdera erantzunen lehiaketako gala izango da eguneko osagai bat.

Zapatuan Mallabitarrok Egina ekimenaren 10. aldia ospatuko dute Mallabian, Berbalagunek antolatuta. 'Mallabia gorputz adierazpena ere bada' izena jarri diote aurtengo aldiari. Ildo horretatik, 10:00etan, Yoga familian ekimena egingo dute pilotalekuan, Irune Astarloarekin.

Ondoren, 10:45ean, Ez Esan! galdera erantzunen lehiaketako finaleko gala egingo dute parkeko aterpean. Hainbat bikotek parte hartuko du bertan, hilerik hileko galderei zuzen erantzun eta gero. Maiatzeko azken irabazlea Enara Arronategi izan da, Mallabiko farmaziako arduraduna, eta finaleko beste protagonistetariko bat izango da.

Dantzak eta musika

Lehiketaren ostean ere badago zerekin gozatua. 12:30ean plaza-dantzak dantzatuko dituzte plazan, Maribi Carrilloren laguntzagaz. Amaitzeko, poteo musikatua egingo dute, 13:00etan.

Ekimenetan parte hartzeko izen ematea 663 070 492 zenbakiko whatsappean edo liburutegian egin daiteke. 

Enara Arronategi, 'EzEsan?' lehiaketa maiatzeko irabazlea, irabazitako sariekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!